Zure egonaldia
Gure establezimenduan egindako egonaldia logela bakoitzean jarritako barne-araudiaren mende egongo da.
Gauza pertsonalak ez ahaztea gogoratu nahi dizugu (garbiketarako beharrezkoak diren gauzak, bainurako eskuoihala, oheko arropa…).
Gelak
Poliklinikak banakako eta binakako gelak ditu.
Laguntzailearentzako ohea duen banakako gela ordaindu egin beharko da, mutualitatearen arabera (tarifak ikusi)
TELEFONOA
Gela bakoitzak zuzeneko linea duen telefonoa du. Banakako kontagailuan erregistratutako komunikazioak irteeran fakturatuko dira (tarifak ikusi)
TELEBISTA
Poliklinikak programa sorta zabala eskaintzen du.(tarifak ikusi)
WIFI
Establezimenduak doako WiFi sarbidea eskaintzen du.
OTORDUAK
Otorduak ordu hauetan emango dira:
- Gosaria: 08:00etan
- Bazkaria: 12:15ean
- Askaria: 16:00etan
- Afaria: 18:15ean
Menuak egiterakoan kontuan hartzen dira medikuek dietistarekin elkarlanean ezarritako dietei buruzko aginduak.
Aldez aurretik eskaera eginez gero, laguntzaileei otordua gelan emango zaie (tarifak ikusi).
EDARIAK
Edari-makinak sarreran eta ospitaleratzeko atalean eskuragarri daude.
Beste zerbitzuak
BISITAK
11:00ak eta 20:00ak bitartean egin ahal izango dira bisitak. Lasaitasunez, gaixoen atsedena errespetatuz eta zaintzen antolaketa errespetatuz egingo dira. Loreak debekatuta daude ospitaleko zerbitzuetan.
KULTUAK
Zuk hala eskatuta, zure gurtzako beretterrak bisita egin diezazuke.
POSTA
Posta goizeko azken orduan banatuko da. Bidalketak egiteko, posta harreran utzi 14:30ak baino lehen.
EGUNKARIAK
Tokiko egunkari eta astekariak harreran salgai daude. (indarrean dagoen tarifa).