Kalitatezko konpromisoa - Ziurtagiria
Duela urte askotatik, poliklinika kalitate orokorreko kudeaketan konprometituta dago eta guztia martxan jartzeko ahalegina egiten du, pazienteari ahalik eta zerbitzurik onena eskaintzeko eta haren beharrei eta nahiei erantzuteko, ospitaleratutako pertsonaren araudia errespetatuta.
- Finkapen-proiektuarekin lotuta garatutako kalitatea hobetzeko programa
- Desiragarriak ez diren gertaeren deskribapena
- Antolatutako pazienteen entzunaldia
- Dokumentazioaren egituratutako kudeaketa
- Osasun-produktuen bermatutako trazabilitatea
- Osasun-alertaren aurrean erreakzionatzeko gaitasuna
- Praktiken garatutako ebaluazioa
- Zainketen koordinazioa
Gure kalitatearen kudeaketaren testuinguruan, oro har, funtzionamendua eta praktikak ebaluatuta osasun-establezimenduaren kalitate maila neurtzen duen ziurtapen-prozedurarekin konpromisoa du Poliklinikak, hainbat urtetatik hona.
Haute Autorité de Santé (HAS) erakundeak (Osasuneko Goi Agintaritzak) Polyclinique Côte Basque Sud poliklinikaren 4 urterako gomendio eta salbuespenik gabeko ziurtagiria eman zuen (hirugarren aldiz) 2011ko ekainean.
Gehiago jakin nahi izanez gero, Polyclinique Côte Basque Sud poliklinikako ziurtagiriaren txostenak HAS erakundearen webgunean kontsulta ditzakezu (www.has-sante.fr)