Zure egonaldia

Gure establezimenduan egindako egonaldia logela bakoitzean jarritako barne-araudiaren mende egongo da.

Gauza pertsonalak ez ahaztea gogoratu nahi dizugu (garbiketarako beharrezkoak diren gauzak, bainurako eskuoihala, oheko arropa…).

Gelak

Poliklinikak banakako eta binakako gelak ditu.
Laguntzailearentzako ohea duen banakako gela ordaindu egin beharko da, mutualitatearen arabera (tarifak ikusi)

TELEFONOA

Gela bakoitzak zuzeneko linea duen telefonoa du. Banakako kontagailuan erregistratutako komunikazioak irteeran fakturatuko dira (tarifak ikusi)

TELEBISTA

Poliklinikak programa sorta zabala eskaintzen du.(tarifak ikusi)

WIFI

Establezimenduak doako WiFi sarbidea eskaintzen du.

 

OTORDUAK

Otorduak ordu hauetan emango dira:

  • Gosaria: 08:00etan
  • Bazkaria: 12:15ean
  • Askaria: 16:00etan
  • Afaria: 18:15ean

Menuak egiterakoan kontuan hartzen dira medikuek dietistarekin elkarlanean ezarritako dietei buruzko aginduak.
Aldez aurretik eskaera eginez gero, laguntzaileei otordua gelan emango zaie (tarifak ikusi).

 

EDARIAK

Edari-makinak sarreran eta ospitaleratzeko atalean eskuragarri daude.