CLUD • Oinazearen aurka borrokatzeko batzordea.

.CLUDko presidentea: Marc DIB doktorea

.12 kide

Oinazea ez da halabeharra Gure establezimenduan, zaintzako taldeak zu entzuteaz eta zure oinazea kontuan hartzeaz arduratzen dira. Oinazearen unibertsitateko titulaziodun bi erizainek eta osasun-arduradunek esku hartzen dute zaintza-zerbitzuetan, adituak diren aldetik, pazienteei eta taldeei zuzenduta. CLUD batzordeko presidentearen ekimenez, protokoloak, gomendioak, ebaluazio-tresnak… abian jartzen dituzte, aitortutako estandarretan oinarrituta.

CLAN • Elikadura eta nutrizioa lotzeko batzordea

.CLANko presidentea: Michel ESCARTIN doktorea

.11 kide

CLAN batzordeak gaixoen nutrizioaren kargu hartzea eta elikadura eta nutrizio prestazioen kalitatea hobetzen hartzen du parte. Dietistarekin elkarlanean, nutrizio-arazoak prebenitzeko eta kontuan hartzeko jarduera garatzen du (obesitatea eta desnutrizioa nagusiki).

EOH . Higienerako Talde Operazionala

.Lehendakaria: Laura SOTTILE, farmazilaria

.14 kide

Batzorde honen helburua Infekzio Nosokomialen aurka borrokatzea da. Sendagile, erizainek establezmenduko barne politika lantzen dute prebentzio, jarraipen eta ebaluazioaren arloan. Infekzio Nosocomialen aurkako Batzordeen Koordinazioarekin batera, eskualdeko eta nazio mailako ebaluazio eta gomendioetan parte hartzen du. Ebaluazio horien emaitzak establezimenduan ikus daitezke.

CSTH • Transfusioaren segurtasuneko eta hemozaintzako batzordea

.Presidentea: Jean-Pierre EMOND doktorea

.9 kide

Batzordeak establezimenduan transfusioa izandako pazienteen segurtasuna hobetzen laguntzen du. Frantziako odolaren erakundearekin batera (Etablissement Français du Sang) hemozaintzako arauak eta prozedurak betetzen direla zaintzen du.

CHSCT • Laneko higiene, segurtasun eta baldintzetarako batzordea

.Presidentea: Nicole ITHURRIA

.8 kide

Batzorde honen xedea langileen osasuna eta segurtasuna babesten laguntzea eta lan-baldintzak hobetzea da. Langileen ordezkariek eta enpresako medikuak osatzen dute nagusiki.

COMEDIMS • Medikamentuen eta gailu mediko esterilen batzordea

.Presidentea: Catherine MONTEIRO

.11 kide

Batzordeak hauen elaborazioan hartzen du parte:

  • establezimenduan erabiltzea babestuta dagoen medikamentuen eta gailu mediko esterilen zerrenda
  • medikamentuen eta gailu mediko esterilen errezetarekin eta erabilera egokiarekin lotutako gomendioak
  • iatrogenesiaren aurka borrokatzeko gomendioak

CDU • Erabiltzaileekiko harremanetarako batzordea

.Presidentea: Nicole ITHURRIA

.10 kide

Batzordea erabiltzaileen ordezkariz (independenteak, elkartutako erakundeetako kideak) eta medikuak diren eta mediku ez diren bitartekariez osatuta dago. Jarduera klinikoko kaltearen (medikoa edo medikoa ez dena) biktima izan zarela uste baduzu batzordeaz balia zaitezke. Eskaera guztiak idatziz egin behar dira presidenteari zuzenduta. Erabiltzaileen ordezkarien helbideak Klinikako harreran jarrita daude.

CME • Establezimenduko batzorde medikoa

.Presidentea: Thierry MORVAN doktorea

.Kideak: poliklinikako mediku guztiak

CME batzordeak kalitatearen eta zainketen segurtasunaren etengabeko hobekuntza-politikaren elaborazioan eta erabiltzaileen harrera-baldintzei eta kontuan hartzeari buruzko proiektuen elaborazioan laguntzen du. Establezimenduko medikuntza-politika lantzen du eta praktika medikoen ebaluazioan hartzen du parte.

Identitovigilance batzordea

.Lehendakaria: Thierry MORVAN doktorea

.12 kide

Batzordeak, pazientearen identifikaziorako politikak akuilatzea, garatzea eta hauek gauzatzeko beharrezkoak diren prozedurak martxan ezartzea helburu du.