Aitzin-Bitartean-Ondoren

Ospitaleratzea aitzin

 

Zeregin administratiboak betetzeko, onarpenen bulegoan aurkeztu zaitez :

Astelehenetik ostegunera 7:30etik 18:00era,
ostiraletan
7:30etik 16H30era.

Beharrezko dokumentuak ekar itzazu :
Nortasun agiri bat.
Vitale txartela edo indarrean den gizarte aseguratu txartela
cartevitale.jpg (10161 octets)
Beste edozein erregimeneko matrikulazio txartela (nekazariena, soldata gabekoa)
Lan istripua izanez gero, zure enplegatzaileak emandako orriak.
Mutualitate txartela eta bere gain hartzen duela adierazten duen agiria
Europa txartela 

Onarpen eguneko egitekoak erraztu nahian, aitzin-onarpen sistema bat sortu dugu. Onarpenen bulegoan aurkeztea eskertzen dizugu, galdeginiko dokumentuekin batera, espezialistarekin kontsulta edo anestesia-kontsulta duzun egunean.
Onarpen egunean, ez ahantz :


Les vêtements (pyjama, robe de chambre) et nécessaire de toilette
Les différents bilans déjà réalisés (Biologiques, Radiologiques, Echographiques)

 
Balorezko gauzarik ez eta dirurik ez ekartzea aholkatzen dizugu
Ahal baduzu, hartu dutxa antiseptiko bat eta txanpu bat etorri aitzin. Kendu makillajea eta azazkal laka
Aurkeztu zaitez harreran, langileek gidatuko zaituzte aurreikusitako azterketa eta kontsulta desberdinetarantz

 


 

Ospitaleratze garaian

Gelak Otorduak Edariak Telefonoa Telebista
Bisitak Laguntzaileak Gutunak Kazetak Kultua
Balorezko gauzak Tabakoa Botikak Sutea Higienea

GELAK
Gela guztiak zabalak eta argiak dira, bainugela komuna eta dutxarekin, kolorezko telebista eta telefono pertsonalarekin. 

Zainketa langileak zuzenean deitzeko sistema bat ezarri dugu ohe bakoitzaren gainean. Banako gela bakoitzean laguntzaileentzako ohe bat dago. Erabil ahal izateko, txartelak salgai dituzu harreran. Ospitaleratze langileak zure erranetara dira edozein argibiderentzat. Zure asegurantzek ez dituzte haien gain hartzen gastu hauek.
.

Ligne_bleue.gif (2432 octets)

BAZKARI ETA EDARIAK
Menuak gure dietalariarekin batera prestatzen ditugu.

Hauek dira otorduen orduak : gosaria 8:00etan – Bazkaria 12:15etan – Krakada 16:00etan – Afaria 18:15etan
 
Klinikak kanpo-erakunde batek kudeatzen duen sukalde moderno eta ongi hornitua du. Higiene arauak errespetatzeaz gain, sukaldaritza funtzioa segurtatzen du.

Klinikak kanpo-erakunde batek kudeatzen duen sukalde moderno eta ongi hornitua du. Higiene arauak errespetatzeaz gain, sukaldaritza funtzioa segurtatzen du.

Kalitate eta asetze hoberena lortu nahian, gure dietalariarekin batera osatzen ditu otordu eta “formula” desberdinak langileen eta eri eta laguntzaileen gustuei erantzun ahal izateko.

Bi hilero higiene eta kalitate auditoriak egiten ditu Sillikerek, baimenduriko laborategi batek agindurik, analisien bildumekin eta emaitzak ematen dizkigute. Lankidetza bat badugu ere Lille-ko Pasteur Institutuarekin ospitalearen higienea bermatzeko ziurtagiriaren bitartez, azken hau eskuratzeko beharrezkoak diren normak errespetatuz.

Ez ahantz otorduak mediku-tratamenduaren barne kokatzen direla. Ez hartu zure ahaide edo lagunek ekarritako edari edo janaririk medikuari baimena galdegin gabe.

Edari alkoholdunak erabat debekatuak daude klinika osoan.
Ur hotzeko iturri bat atzemanen duzu estai bakoitzean eta edari beroen zerbitzu
d'entrée bat sarreran.

Ligne_bleue.gif (2432 octets)

TELEFONOA
Linea telefoniko zuzen bat proposatuko dizugu iristerakoan, zuzenean deitzeko eta deitua izateko telefonogunetik pasa gabe.

Telefonogunetik pasatzen diren komunikazioak 10:00etatik 19:00etara dira baimenduak.

Linea erabiltzeko behar diren kodeak iristerakoan erranen dizkizugu.

Linea zuzena martxan ezartzeko eta erabiltzeko gastuak harreran eta zure gelan afitxatuak dira, eta iristerakoan ere zehaztuko dizkizugu.

  • Kanpora deitzeko
    Sakatu 0 + 4 zenbakitako kodea + deitzen duzun pertsonaren numeroaren 10 zenbakiak.
  • Zurekin mintzatzeko, deitzen zaituenak zenbaki hau egin beharko du
    05 59 51 63 + 2 zenbakitako kodea.

    Harrerako behebarruan eta estaian diren kabina telefonikoak erabili ditzakezu baita ere.

Debekatua da telefono mugikorrak klinika barnean erabiltzea mediku tresneriarekin interferentziak izateko arriskua delako. .

 

Ligne_bleue.gif (2432 octets)

TELEBISTA
Eguneko ordainketa baten truke erabil dezakezu telebista. Eskaria poliklinikara sartzerakoan egitea galdegiten dizugu.
3 aukera proposatzen dizkizugu :

I formula : France 3
II formula : TF1, France 2, France 3, M6, ARTE
III formula : II formula + 2 espainol kate + 2 euskal kate + Eurosport, Ca cartoon, Canal +
Urririk
4 €
6 €

Orokorrean, eta bereziki 2 oheko gelen kasuan, telebista erabiltzerakoan kasu egitea aholkatzen dizugu, bakoitzaren pausa errespetatua izan dadin. Gauza bera irratien erabilpenari dagokionez.

Ligne_bleue.gif (2432 octets)

BISITAK
Bisitak 11:00etatik 20:00etara baimentzen dira.
Bisitak lasaitasunean eta erien pausa ez eta zainketen antolakuntza trabatu gabe iragan behar dira.

Taldeko bisitak eta 12 urte baino guttiagokoen bisitak ez dira aholkatzen.

Denen onerako, aholkatzen dizugu :

  • poliklinikaren barnean diren aparkatzeko eta ibiltzeko arauen errespetatzea,
  • ez erretzea,
  • ixiltasunean ibiltzea, bai iraganbide baita ere geletan,
  • ez deus botatzea leihotik.
  • Laguntzaile edo bisitariak gelatik atera behar dira medikuaren bisita badelarik edota erizainen zainketa denboran.


    Ez baduzu zu hor zirela jakiterik nahi, erran ezazu harrerako langileari edo ospitaleratze zerbitzuko erizainari. Behar dena eginen dute zure izengabetasuna atxikitzeko.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    LAGUNTZAILEAK

  • Gelatik atera behar dira zainketa denboran.

  • Zurekin jan dezakete. Laguntzaileak harreran eskatu eta ordaindu beharko ditu otorduak egunero..

  • Banako gela bakoitzean ohe laguntzaile bat bada. Gure harrerako langileek eta erizainek behar dituzun xehetasunak emango dizkizu puntu honen inguruan.
  • Zure asegurantzak azken bi zerbitzu hauei dagozkien gastuak ez ditu kontuan hartzen, zuk ordaindu beharko dituzu.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    GUTUNAK
    Goiz bukaeran ebanatzen dira..
    Igorketentzat, utz itzazu zure gutunak harreran 15:30ak aitzin.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    EGUNKARIAK
    Egunkari bat duzu salgai egunero harreran.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    KULTUA
    Galdeginez gero, zure kultuko ordezkari batek bisitatzen ahal zaitu.
    Informa zaitez harreran.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    BALOREZKO AFEREN GORDAILUA
    Dirurik ez eta balorezko aferik ez ekartzea aholkatzen dizugu.

    Baldin badituzu, zehaztu ezazu iristen zarelarik. Kutxan sartuko ditugu eta agiri bat emanen dizugu ateratzean errekuperatu ahal izateko.

    Poliklinika ez da utzi ez zaizkion balorezko aferen galtze edo lapurretetaz arduratzen

    BESTELAKO PUSKAK

    Aholku bat : Ongi bildu itzazu zure protesiak (hortzetakoa edo entzumenekoa), betaurrekoak … bainu zorroan adibidez, ezustezko galtzerik izan ez dadin. Poliklinikak ez du inolaz ere horren ardura izanen.


    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    TABAKOA
    1992ko maiatzaren 29ko 92478. dekretuaren arabera, osasun, sekuritate eta bestearen errespetu arrazoinengatik, debekatzen zaie eri eta bisitariei poliklinikan erretzea..

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    SENDAGAIAK
    Debekatua da edozein sendagai zure kabuz edo inguruko norbaiten aholkuz hartzea. Zainketan ari diren langileak dira sendagaiak banatzeko ahalmena duten bakarrak, eriaren arduradun den klinikako mediku batek agindu ondoren.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    SUTEEN AURKAKO SEKURITATEA
    Behar diren araudizko xedapenak hartu dira suteen aurkako sekuritateari dagokionez. Ateratzeko kontsignak leku komunetan afitxatuak dira. Edozein kasutan, garrantzitsua da lasai egotea eta gertakari hauei aurre egiteko formatuak diren langileen aginduak segitzea.


    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    HIGIENEA
    Klinikak zure erranetara jartzen ditu gune garbi eta zainduak, eri eta bisitariengandik errespetatuak izan behar direnak. Gelan sartzea gehienez 3 lagunentzat mugatua da aldi berean.

    Higiene arrazoinengatik baita ere, garrantzitsua da ez sobera lore atxikitzea zure gelan.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    Zure ospitaleratzearen ondoren

    INFORMAZIO BIZIKI GARRANTZITSUAK

    Zure Kirurgialariak bakarrik finkatu dezake ateratzeko data.

    Ez ahantz zainketako langileei ateratzeko gutuna galdegitea zure etxe-medikuari emateko.

    Ez sekulan utzi zerbitzua erizain arduraduna abisatu gabe.

    Edozein ateratze ez baimenduak eriak deskarga bat izenpetzea eragiten du.

    Arrazoin berezi batengatik ez bada, ateratzeak 9:00etatik goiti egiten dira.

    Adingabeko baten ateratzea guraso edo tutore legalaren presentziarekin bakarrik egin daiteke.


    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    DESMARTXA ADMINISTRATIBOAK
    Erizain batek zure txostena emanen dizu, mediku dokumentuekin barne (erradioa, elektrokardiograma, laborategi azterketak…). Zerbitzuetako langileek zure puskak prestatzen eta onarpenen bulegora joaten lagunduko dizute. Bertan, ospitaleratzearen ondorioz diren zeregin administratibo guztiak bete beharko dituzu.
    Ondoko zeregin administratiboak bete (edo ahaide bati betearazi) behar dituzu :


    Berrikusi edota bete zure txosten administratiboa.
    Ordaindu eguneko prezioa beste asegurantza edo mutualitate gehigarri batek beregain hartzen ez badu.
    Ordaindu joan aitzin zure esku gelditzen diren gehigarriak. Faktura bat emanen dizugu.
    Atera gorde ahal izan dituzun balorezko aferak.
    Galdegin egoera-agiri bat zure ospitaleratzearen iraupena zehazten duena. Zure enplegatzaile eta eritasun asegurantza kutxarentzat da.
    Klinikatik anbulantzian atera beharrez gero, eta baimena jaso baduzu, onarpen bulegoa arduratuko da zuk nahi duzun enpresa baimenduarekin harremanetan sartzea.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    ZURE DIRU-PARTE HARTZEA
    Tarifak harrerako liburuxkan aurkezten zaizkizu eta klinikaren sartzean afitxatuak dira.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    MEDIKUEN ORDAINSARIAK

    1. sektorearentzat tarifikazioa Jendarte Asegurantzaren hitzarmen batek definitzen du, ezik zuk eskakizun berezia duzun kasuan.

    2. sektorearentzat kontsulta eta interbentzioentzat gehigarri bat galdegin daiteke.


    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    ZURE ESKAERA BEREZIEI LOTURIKO GASTUAK

    OSTALARITZA

    BANAKO GELA (eguneko) 55 €

    Onarpenerako paperak betetzerakoan, banako edo binako gelan egon nahi duzun galdeginen dizugu.
    Ez badiogu zure nahiari erantzuten sartzerakoan, gure eskutan dagoena eginen dugu zure eskaerari erantzuteko ahal den fiten.

    Zure mutualitateak gelaren kostua beregain hartzen ez badu, ateratzerakoan ordaindu beharko duzu dagokizun kopurua.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    LAGUNTZAILEENTZAKO ZERBITZUAK


    Ohea+gosaria
    Ohea soilik (gaueko)
    Gosaria bakarrik
    Otordu osoa
    Eguneko platera+deserta
    Ogitartekoa
    Salda-deserta
    Ur minerala (litroa)
    Tea

    7 €
    6 €
    3 €
    10 €
    5,5 €
    3 €
    3 €
    1,5 €
    0,55

    Zerbitzu guzti hauendako, zuzendu zaitez mantenu langileeri.
    Txartelak harreran dira eskuragai.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    TELEFONOA

    Linea zure erranetara ezartzea (eguneko, lehen 5 egunetan)
    Bulkada
    50 unitateko telekarta


    1,52 €
    0,20 €
    ??

    Telebista eta telefonoa harreran ordaindu beharko dituzu ateratze egunean.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    EGUNKARIAK - PAPERTEGIA

    La Semaine du Pays Basque
    Sud-Ouest Dimanche
    Sud-Ouest
    Zigiluak

    ??

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    ZAINKETEN GASTUAK

    Hego Kostaldeko Poliklinika CNAMekin eta tutoretza desberdinekin hitzartua da. Hirugarren ordaintzaile hitzarmenak ditugu asegurantza osagarri gehienekin.

    Kasu berezietan onarpen zerbitzuak informatuko zaitu.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    EGONALDIAREN GASTUAK

    Aseguratu soziala bazira :

    Edo egonaldia %80ean asegurantzaren gain da, eta gelditzen diren %20ak zure esku edo zure mutualaren esku dira ospitalatzearen lehen 30 egunetan.
    Edo asegurantzak osoki beregain hartzen du egonaldia. Txartel moderatzailea ez ordaintzeko salbuespena izanez gero (eritasun luzea, CMU, ebakuntza K50ekoa edo handiago).

    Ez bazira aseguratu soziala:

    Gastu guztiak ordaindu behar dituzu.
    Atzerritar ez aseguratuek haien egoerari dagokien formularioa aurkeztu behar dute.

    Ez bazira Pirinio Atlantikoetako departamenduan bizi, zure asegurantza sozialak zure etxetik hurbilen den establizemenduaren tarifak inposa ditzazuke, nahiz eta %100ean aseguratua izan. Kasu honetan desberdintasuna zuregain da.

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    EGUNEKO OROHARREKO PREZIOA
    Indarrean diren arau xedapenen arabera, eguneko prezioa ordaindu beharko duzu (70 liberakoa da). Hala ere prezio hau beregain hartzen duten mutualitate duten afiliatuek ez dute ordaindu beharrik.

    Ez dute ordaintzerik :

    lan istripu edo eritasun profesional baten ondorioz ospitaleratuak diren eriak, ama-asegurantza dutenak, balia ezintasuneko pentsio militar eta gerletako biktimen Kodeko 115. artikuluaren onuradunak. les bénéficiaires de

    Ligne_bleue.gif (2432 octets)

    ORDAINSARIEN GEHIGARRIAK
    Zure zainketaz arduratzen diren medikuek ordainsari libreko sektore arrunta hautatu ahal izan dute. Kasu honetan, gehiago ordainarazteko baimena badute, zure gain izanen dena zure mutualitateak ez badu beregain hartzen. Zure medikuak honi buruz eman dizun informazioa onarpenean bertan konfirmatuko dizugu.

    haut de page